Jose Mari Velez de Mendizabalen artikulua
Testua eta argazkia: Jose Mari Velez de Mendizabal.
Monarkak behaztopa bat dira, gizarte engranajerako eragozpena, eta historiako arasak bete-beteta daude baieztapen horren adibideekin; munduan izan diren erregeak bezainbeste adibide, hain zuzen. Horrek ez du esan nahi beste sistema politikoek diferentzia handirik markatzen dutenik, behintzat pertsonaren garapen askeari dagokionez.