Mar Romero pedagogak hitzaldia eman du Amaian, eta adierazi du, besteak beste, “gu eraikitzen gabiltzan eskola pentsatuta dagoela haurrek euren bertsiorik onena aurkitzen laguntzeko”.
Goieskolak antolatuta, nazioarteko aditu honek hitzaldia eman du gaur arratsaldean, Amaia Udal Antzokian, ikus-entzule ugari erakarriz.
Mar Romero Morón curriculum luzeko aditua da eta azaldu digunez “niretzat garrantzitsuena da jakitea gauzarik garrantzitsuena garrantzitsuena dela. Gure kasuan, mutikoak eta neskatilak”.

Izan ere, “planetako altxorrik handienak dira, baita gure lehengai ere, baina ez etorkizuneko herritarrak direlako, baizik eta jada orainaldiko herritarrak direlako”.
“Bozkatzen ez duten arren, badute ahotsa, eta ahots hori aditu beharra dago. Mutikoen eta Neskatilen Eskubideen Nazioarteko Konbentzioa errespetatu behar da, eta hori egin ezean, duintasun izan behar da eta bertatik irten”.
“Eskubide horiek finkatzen dituzte haurren parte hartzeko eta iritzia emateko eskubideak, eurei dagozkien alorretan. Baita jolasteko eta entzunak izateko eskubideak ere”.

Hau da, “elikatuak izateko eta zainduak izateko eskubideez gain, eskubide horiek izan badira. Gu eraikitzen gabiltzan eskola, egunero eraikitzen duguna, pentsatuta dago eskubide horiei erantzuteko, eta haurrek euren bertsiorik onena aurkitzen laguntzeko”.
“Horiek egin ezean, ez gabiltza ondo ariko. Gakoa ez da legea gu salbatzera etortzea, baizik eta guk egin beharrekoak egitea, hau baikorra izatea da, eta albiste on bat da. Hau da, sistema benetan aldatu nahi duten irakasleek, alda dezakete, baina arriskatu behar da”.
Sistema aldatu? kar, kar, kar…. bai, kooperatiben bidez! Arrasateko errepublika kooperatiboa…. MU adibiderik onena da