Solasaldia Arrasateko Arizmendi ikastolako ekitaldi aretoan izango da (San Andres elizan), Otsailaren 4an, ostirala, arratsaldeko 7etan, Aretoko sarrera patiotik egiten da. “Arrasateko eliztar guztiak eta Frantzisko aita santuak gai honi buruz egindako deialdia gertutik ezagutu nahi duten pertsona guztiak, fededunak izan ala ez, gonbidatuta daude hitzaldi honetan parte hartzera.
Sinodaltasuna hitz berri bat da, Elizak Erreinurako bidean, erromesaldian, “Jainkoaren Herri gisa duen nortasuna adierazten duena; kristau guztien duintasun komuna azpimarratzen du eta misio ebanjelizatzailean duen erantzunkidetasuna berresten du”. 19:00etan, San Andres Parrokian, Andoni Uribetxeberriak hitzaldia eskainiko du gai honen inguruan.