Gaur goizean, Miren Karmelek Gomezek, ‘Egun gorri, arrosa, bat” hitzaldia eman du Kulturaten. Goienagusiren eskutik. Sinestesiaren fenomenoa aztertu eta azaldu du. Sinestesia duten pertsonen esperientzietan euren zentzumenak lotuta daudela azaldu die hurbildu direnei.
Hitzaldia, gaurko egunak, martxoaren 18ak dituen koloreetatik abiatuz hizlariaren sinestesia-mundu pertsonalean murgildu da, inguratzen gaituzten estimuluek errealitate desberdinak, areagotuak, agerian uzten dituztela erakutsi du.

“Sinestesiko batzuek letrak, asteko egunak edo urteko hilabeteak koloreekin lotzen dituzte; beste batzuek, berriz, hitz bat esaten dutenean, zapore bat sentitzen dute hizkuntzan, edo kolore, forma, testura eta mugimendua duten sentsazio biziak izaten dituzte musika entzuterakoan”.
Miren Karmele Gomez Garmendia artista moduan @sinesk izenarekin dihardu eta sinestesia zuela jakin zuen lehen egunetik, margotu , bildu eta erregistratzen ditu bere sinestesia-baldintzari esker hautametan dituen esperientzia konkurrenteak, hautemate horiek formatu desberdinetan plazaratuz ditu hitzaldi, irrati edo telebista saio edo performance desberdinetan






