Eusko Jaurlaritzak Garibaiko eraikin honetan 12 etxebizitza egitea aurreikusia du. Hori egin ahal izateko, Udalak lizentzia eman behar dio, baina horretarako Udalaren “babes-plana onetsi behar da”.
Argazkia: MB artxiboa.
Etxebizitza Sailak iaz iragarri zuen, bertan 9 etxebizitza egin ordez, 12 egingo zituela, “sindikatuekin egindako gestioari esker”.
Hala ere, Sailak aurten zehaztu du halako proiektuek “aurrera egin hala batzuetan aldaketak daudela”. Beraz, ikusteke dago zenbat etxebizitza egingo diren.
Argi dirudiena da alokairurako etxebizitza hauek “batez ere zuzenduta daudela 35 urte baino gutxiagoko gazteei”.
Etxebizitzak iaz aurreikusten zuen obrak hastea “2021eko amaiera aldera edo ziurrago 2022ko lehen hiruhilekoan”.
Aurten Administrazioak azterketa geotekniko bat enkargatu du Garibai 14aren lurrazpiaren egoera aztertze aldera.
Aurten ere Eusko Jaurlaritzak Udalari hirigintza-kontsulta bat egin dio, Udalak argitzeko ea Etxebizitza Sailaren “eskaera onargarria” den edo ez.
Urriaren hirugarren astean Udalak baiezko erantzuna eman dio, eta bitartean Udala “arlo honen inguruko babes plana egiten ari da. Babes plan hori onetsi arte, Udalak ezingo dio” Jaurlaritzari lizentzia eman.
Etxebizitza Sailak “bien bitartean exekuzio-proiektuan aurrera egiten ari” da. Udalak gaur iragarri duenez, “gai hau datorren asteko Udalbatzan” aurkeztuko da.
Udalaren aurreikuspenen arabera, Udalak Jaurlaritzari lizentzia eman ahalko dio “urtea amaitu baino lehen”. Obrek “24 hilabeteko iraupena” izan lezakete.
Dena ondo bidean, Alokabide sozietate publikoa arduratuko da 12 alokairuak kudeatzeaz.
Hori dok. Aurrera bolie!
eta hirugarren aldiz proiektu berdina saltzen….zerbait egiten ari direlakoan….
Etxe horreik Txironen garaietatik saldu gabe daz. Ah bueno egixa da Garai horreik magikuak eta pozgarrixak zien.