Sindikatuek osasun publikoaren defentsan bilkura egin dute Debagoieneko ospitalearen aurrean

0
380

SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta, elkarretaratzeak egin dira gaur goizean Euskadiko ospitaleen aurrean. Elkarretaratzeak osasun publikoaren alde deitu dira. Gainera, martxoaren 16rako greba eguna deitu dute EAEko ospitale guztietan eta osasun mentalari buruzkoetan “borrokan jarraitzeko eta Osakidetza negoziatzera behartzeko.”

Bilkuran irakurritako testuan azaldu dutenez “Osakidetzak gure aldarrikapenei eta bere langileentzat lehentasunezkoak diren gaiak konpentzeari uko egin dio. Hala nola:

  • Akordioak betetzea, garapen profesionala, lekualdatze-lehiaketa irekia eta iraunkorra, kontratazio-zerrenda berriak abian jartzea, etab.
  • %4ko parekatzea eta txanda-osagarriaren ordainketa.
  • Lan-karga onartezinak, langile-falta eta prekarietatea konpontzeko eta kontziliazioa errazteko neurriak.

Horregatik, gaur hemen mobilizatzen jarraitzen dugu, eta horretan jarraituko dugu.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen