Sindikatuek greba deitu dute Osakidetzan bihar

0
709

Osakidetzan ordezkaritza duten sindikatu nagusiek (ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta SATSE) greba deitu dute bihar, osteguna, urtarrilak 28 Osakidetzan.

Osakidetzaren gehiengo sindikalak berehalako neurriak eskatu dizkio Osasun Sailari, sektoreak bizi duen egoera larria iraultzeko. “Osakidetzan pandemiaren aurreko gabeziak daude. 2010 eta 2020 urteen artean, 454 milioi euro murriztu da osasun-gastua. Gainera, langile finkoen %49,4k 51 urte baino gehiago dituzte, eta behin-behinekotasuna %40koa da.”

Hauek dira sindikatuen proposamenak:

  • Osasuneko inbertsio publikoa Europako batez besteko mailarekin parekatu.
  • Sare publikoa sendotu.
  • Osasungintza publikorako sarbide unibertsala.
  • Osasun zerbitzua euskaraz jasotzeko eskubidea.
  • Langile kopurua gehitu ELGEko batez besteko mailara iristeko, eta lan balditzak hobetu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen