SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta, Debagoienako ospitaleen aurrean elkarretaratzea egin dute gaur goizeko 11:00etan, “langileriaren egoera kezkagarria salatzeko. Urteak daramatzagu kalitatezko eta baliabide nahikoak ditzan osasun publikoaren alde borrokan.” Halaber, urtarrilaren 28rako greba deialdia egin da langile guztientzat.
Mobilizazio hauekin agerian jarri nahi dute “beste behin ere Osasun Sailaren jarrera, negoziazioari eta eztabaidari uko egiten dielako. Inposizioan, informazio eta negoziazio faltan eta inprobisazioan sakonduz ari dira.”
Bestalde, azpimarratu dutenez “pandemiaren aurretik ere bazegoen lan-gainkarga sistematiko bat Osakidetzan. Jasan ditugu lehen mailako arreta bat gabez handiekin, behin-behinekotasun eta prekarietate maila onartezina, gabezia larriak lan-osasunaren arloan, eta abar luze bat.”





