Sinadura bilketa G5 teknologiaren aurka protesta egiteko

0
861

Estatu mailan, herriaren defendatzaileak eskatu du ezarpena ez egiteko “gure osasunarentzat eta ingurumenarentzat segurua dela adierazten duten azterlanak egin arte

Egunotan G5 teknologiaren aurka protesta egitea helburu duen ekimena martxan jartzen ari dira. Lan hortan dabiltzate Ixutu Begixak eta Informa Tu eragileek. Gai honi buruz honakoa adierazi dute: “Sinadura-bilketa hori egitera bultzatzen gaituzten arrazoiak teknologia segurua eta G5aren kaltegabetasun-bermea eskatzea da. Izan ere, gaur egun, ez dago mundu mailan ezarri nahi den 5G teknologia berria segurua dela frogatzen duen azterketarik, are gehiago kontrakoa”.

Bestalde adierazi dute nazioarteko hainbat akordio “ez direla betetzen”, eta “bereziki kontuan hartu behar da Europako Parlamentuaren 1815 ebazpena. Estatu mailan, herriaren defendatzaileak eskatu du ezarpena ez egiteko gure osasunarentzat eta ingurumenarentzat segurua dela adierazten duten azterlanak egin arte”.

Sinadura bilketa honetaz gain, maiatzaren 28an 19:30etan hitzaldi informatibo bat antolatu dute: “5G – Inpaktua Osasun eta Ingurumenean”. Hitzaldia joan den martxoaren 17an egitea aurreikusita zegoen, baina bertan behera utzi behar izan zen, baita programatuta zeuden beste hiru ekitaldi ere.

Hitzaldira sartzeko esteka honakoa da, eta informazio argazkian ere agertzen da: https://zoom.us/j/92140955997

Ekimen hau sustatzen duten elkarteei dagokienez:

Informa · tu eta Ixutu Begixak elkarte sortu berriak dira, eta haien helburua da nola bizi garen eta gure egungo bizimoduak dakartzan arriskuez jabetzea. Bitxia bada ere, bi elkarteetan, une honetan, bereziki 5G teknologian jarri dute arreta, “garrantzi handiko gaia delako eta oraindik gelditzeko garaiz gaudelako”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen