‘Simplicissimus’ kabaretak gerra arteko Berlina ekarri du Amaia antzokira

0
294

Covid-19aren ondorioz, Arrasateko Udalak 160 lagunentzako aforoa mugatu du.

Ikasturte berriaren hasierarekin, Amaia antzokian emanaldi berriak programatu dira berriro. Hori bai, Kobid-19aren ondorioz, Arrasateko Udalak 160 lagunentzako aforoa mugatu du. Asteburu honetan Patxo Telleria eta Jokin Oregirenen eskutik ‘Simplicissimus’ kabareta Amaia antzokiko eszenatokira igo da, ikusleen txaloak eta barreak piztuz.

Simplicissimus umorezko kabareta da, umorearen mugak aztertzen dituena. Haien lana askatasun osoaz egin nahi izateagatik jazarpena sufritu eta sufritzen duten komikoei omenaldi bat da. Kabaret musikala da, zuzenean antzeztu, kantatu eta jotzen duten musikari-aktoreekin. Simplicisimus XVII. mendeko Alemaniar nobela pikareskoaren izenburua da, non Hogeitamar Urtetako Gerra-ren izugarrikeriak kontatzen diren umore klabean. Gerrarteko Kabaret baten izena ere izan zen.

Irailaren 26an, 19:30ean ere, izango du txanda Dantzaz konpainiak. 56 ikuskizuna eskainiko dute estreinakoz Arrasaten. DANTZAZen programa berria da 56, Nazioarteko Sorkuntza Koreografiko Zentroaren egindako hiru piezek osatua, SadeMamedova, VitaOsojnik eta Martin Harriague-k sortuak.AdrianaPous da zuzendaria.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen