‘Simplicissimus’ antzezlana eta Dantzaz konpainiaren ‘#56’ irailean Amaia antzokian

0
433

Arratsaldeko 19:30ean dira bi ikuskizunak eta sarrerak Amaia Antzokian bertan eskuratu ahal izango dira. Koronabirusa dela eta, Amaia antzokiaren aforoa 160 eserlekutara mugatu du Udalak. Horrez gain, musukoaren erabilera derrigorrezkoa da, pertsonen artan distantzia mantendu behar da eta higiene neurri oro bete.

Testua: Arrasateko Udala.

Arrasateko mugimendu kulturala, udazkena iristearekin bat, kaletik gune estalietara doa pixkanaka. Aurten, gainera, covid-19ak eragindako pandemiaren eraginpean. Amaia Antzokiak, horrela, 2 ekitaldi hartuko ditu irailean:  ‘Simplicissimus’ antzezlana eta Dantzaz konpainiaren ‘#56’ ikuskizuna.

Koronabirusa dela eta, Amaia antzokiaren aforoa 160 eserlekutara mugatu du Udalak. Horrez gain, musukoaren erabilera derrigorrezkoa da, pertsonen artan distantzia mantendu behar da eta higiene neurri oro bete.

Irailaren 20an taularatuko da lehena, ‘Simplicissimus’. Patxo Telleria eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean, Simplicissimusumorezko kabareta da, umorearen mugak azter­tzen dituena. Haien lana askatasun osoaz egin nahi izateagatik jazarpena sufritu eta sufritzen duten komikoei omenaldi bat da. Kabaret musikala da, zuzenean antzeztu, kantatu eta jotzen duten musikari-aktoreekin. Simplicisimus XVII. mendeko Alemaniar nobela pikareskoaren izenburua da, non Hogeitamar Urtetako Gerra-ren izugarrikeriak kontatzen diren umore klabean. Gerrarteko Kabaret baten izena ere izan zen.

Lan honen muina, gerrarteko hiru alemaniar komikoen bizitza ikaragarri eta ederra dira: FritzGrunbaum, Kurt Gerron eta WernerFink. Hiru komiko hauen historia Nazien terrore eta konzentrazio esparruekin estuki loturik dago. Baina ez dugu naziei buruzko istorio bat kontatu nahi, ez eta konzentrazio esparruei, ez eta juduen arazoari buruzkoa. Benetako gertaera historikoen erreferentziak baztertu gabe, Simplicissimus-ek espazioaren eta denboraren mugak gainditzen ditu. Ez ditugu gertaerak kontatu nahi iraganeko pasadizua bailiran, berriro gertatu daitekeen zerbait bezala baizik.

Arratsaldeko 19:30ean izango da.

Irailaren 26an, 19:30ean ere, izango du txanda Dantzaz konpainiak. #56 ikuskizuna eskainiko dute estreinakoz Arrasaten. DANTZAZen programa berria da #56, Nazioarteko Sorkuntza Koreografiko Zentroaren egindako hiru piezek osatua, SadeMamedova, VitaOsojnik eta Martin Harriague-k sortuak.AdrianaPous da zuzendaria.

Hiru sorkuntzek dantza ikuskizun bat osatzen dute mota guztietako ikus-entzuleentzat eta denetariko dantza garaikideaz gozatzeko distira: THIRTY (SadeMamedova) Kandinski izen bereko sorkuntza batean oinarritzen da. Dantzariek dantza guztiz birtuoso, emozional eta fisikoan garatuko dute Kandinskyren lanen dinamismo abstraktua. HOMBRE MASA (VitaOsojnik) 20 minutuko talde-pieza bat da, non taldeak eta norbanakoak daukate garrantzi koreografiko guztia, eta, hain zuzen ere, sorkuntza osoan garatzen duen gizabanakoaren eta taldearen arteko harremanak dira. WALLS (Martin Harriague), bere talentua gainezka erakusten du 35 minutuko piezan, indartsua eta borobila. Harreziak elementu ahalguztidun bihurtu den munduari eta egungo gizarteari buruzko gogoeta.

Mugak muga, kulturaren aldeko apustuak aurrera darrai. Sarrerak Amaia Antzokian bertan eskuratu ahal izango dira eta baita www.arrasate.eus -en ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen