‘Silvana’ filma ikusgai Arrasateko Gaztetxean

0
326

‘Silvana’ filma ikusgai izango da Zinema-ziklo Transmaribolloaren baitan. Filma igandean ikusteko aukera izango dute herritarrek arratsaldeko 18.00-etatik aurrera.

1986an Lituanian jaiotako Silvana Imam abeslari suediar eta feministari buruzko dokumentala. Hip hop abeslari gazteak bere aditz zorrotza erabiltzen du gaurko gizartean gertatzen diren hainbat mugimenduri ahotsa emateko, belaunaldi berri bat pertsonifikatuz. Dokumentala Silvana eta bere neskalagunaren maitasun intimoaren istorioa da, eta, aldi berean, bere ibilbidearen lehen urte eskandalagarriei begirada paregabea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen