Morborrek antolatutako Transmaribibolloa zinema zikloaren barruan, gaur arratsaldeko 18:00etan Arrasateko Gaztetxean ‘Silvana’ dokumentala proiektatuko da. Silvana rapper-a queer komunitateko aktibista eta ikonoa da. Bere burua lesbiana, feminista eta arrazismoaren aurkakoa bezala definitzen du, eta gazte inkonformisten belaunaldi berri baten ahotsa bihurtu da.
Dokumentala bere ibilbideko lehen urteetatik hasi eta benetako ikono garaikide bihurtzerainoko bidaia da, eta ehunka nerabe eta jarraitzaileren arreta-gunea da. Aldi berean, Beatrice Eli Suediako pop musikaren erreferentearekin maiteminduko da. Maitasun istorio intimo honek, Silvanak berak dioen bezala, superheroirik ez dagoela erakusten digu, gizakiak bakarrik.
Silvanaren istorioa unibertsala da eta norbera izateko indarraz hitz egiten du. Narrazio forma berriak aztertzen dituen dokumental inspiratzailea, emakume gazteak biharko sortzaile, artista eta lider bihurtuko dituen iraultza bultzatzen jarraitu nahi duena.

Hurrengo dokumentalak
Transmaribiboloa zinema zikloari beste bi hitzordu geratzen zaizkio oraindik. Otsailaren 27an, ‘Pride’ filma proiektatuko da, eta martxoaren 27an, berriz, ‘Ur handitan: ez bitarrak’ dokumentala eta hainbat dokumental.