Silikosiak jotako langile bat indemnizatzera zigortu du epaitegiak Cantera San Josepe Bi

0
519

CCOOek jakitera eman du epaitegiak frogatutzat eman duela Arrasateko enpresan, siliziozko hautsaren espozisioaren aurrean, “ez zeudela lan-arriskuak prebenitzeko neurriak”. Sindikatuak azaldu du enpresa honetako “4 langilek silikosia dutela”.

Argazkia: Ramon Ugalde, artxibokoa.

CCOO Euskadik jakitera eman du Eibarko Lan-arloko 1 zenbakiko Epaitegiak 69/2020 sententzia ezagutarazi duela orain gutxi.

Epai horrek agintzen du Arrasateko Cantera San Josepe Bi SL enpresak E.V.M. langileari Gizarte Segurantzako prestazio guztien %50 ordaintzea, enpresan “lan-arriskuak prebenitzeko neurriak ez zeudelako”.

Langile hau 1990ean hasi zen enpresan lanean, eta zeregin ezberdinak bete ditu, sindikatuak azaldu berri duenez. “2017ko maiatzean erabateko eta etengabeko ezgaitasun aitortu zitzaion, silikosiak eragindako gaixotasun laboralaren ondorioz”.

Lana utzi ostean ere “silikosiaren ondorioz langile honen gaixotasunak okerrera egin du, A kategoriatik B kategoriara igaroz”.

Epaiak frogatutzat eman du “enpresak, silizezko hautsaren aurrean, ez zuela osasun-zaintza zehatza egin, ezta norbera babesteko ekipamendua banatu ere, ezta arriskuak prebenitzeko formakuntza eman ere 2002 urtera arte. Urte horretan lehen silikosi kasua atzeman zen”.

“Areago, silizetik aldenduta daudela kontsidera daitezkeen lekuetan ere, plantistaren lanpostuan esaterako, Lan Ikuskaritzak 2018an egiaztatu zuen areto osoa hautsez beterik zegoela”.

Arrazoi horiengatik, sententziak adierazi du “enpresak segurtasun eta lan-osasun arloko arau asko ez dituela bete. Areago, autoritateak eskaerak egin dizkion arren, jokabide berberarekin jarraitu izan du”.

CCOO Euskadiko Lan-Osasuneko arduradunak, Alfonso Ríos-ek gaitzetsi du Arrasateko enpresa horretan “silisezko ahutsarekiko esposizioa oso agerikoa dela, eta hala frogatzen du orain arte enpresa hiru prestazio errekargatzera kondenatua izana”. Halaber, bertako “4 langilek silikosia dute”.

Sindikatuak dei egiten die “harrobiko langileei eta oro har silizezko ahutsarekiko esposizioa duten langile guztiei, marmoldegi eta galdategiak esaterako, sindikatura bertara daitezela, enpresak ez baditu neurri prebentiboak behar bezala aplikatzen, adibidez osasunaren berariazko zaintza”.

CCOOk berriro ohartarazi du silizezko hautsarekiko esposizioa “arnasketarekin zerikusia duten gaixotasun profesionalen drama berri bat sortzen ari dela. Amiantoaren historia tristea errepikatzen ari dela”.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen