Jaizale eta Etxosteko ateen sarrailei kola jarri die Maritxu Kajoin

0
1906

Jaizaleko arduradunek salatu dute ez dela lehen aldia bi tabernek halako eraso bat jasaten dutela. Zenbait langilek [goiko argazkietan] arazoa konpondu behar izan zuten.

Azken eraso hau norbaitek edo norbaitzuek egin zuten aurreko ostegunaren eta ostiralaren artean, hau da, Maritxu Kajoi baino lehenago.

Erasoan kola ugari jarri zuten Olarteko Etxoste tabernako kaleko atearen sarrailan, baita Jaizaleko taberna eta elkartearen kaleko atekoan ere.

Ondorioz, zenbait langilek sarraila konpontzen aritu behar izan ziren [goiko argazkietan] ostiral goiz-eguerdi partean.

Erasoaren ondorioz bi establezimenduek nahi baino beranduago ireki behar izan zituzten euren ateak Maritxu Kajoi egunean.

Jaizaleko arduradunek salatu dute ez dela lehen aldia bi ostalaritza establezimendu hauek halako eraso bat jasaten dutena.

Mondraberriren oharra: Albistea idaztean, sarrailei silikona jarri ziela idatzi genuen. Datua ez zen zuzena, sarrailei kola jarri zien. Barka akatsa, goiko testuan zuzenketak egin ditugu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen