Siempre es 26 [Testua: Arrasateko Askapena]

0
515

Irudia: Arrasateko Askapena.

Gaurko egunez duela 69 urte, 1953ko uztailaren 26an, erein zuten iraultzaren hazia Fidel Castrok eta enparauek Moncadako eta Carlos Manuel de Céspedes kuartelak erasotzerakoan Fulgencio Batista uzkailtzeko helburuz. Raul García poetaren hitzek ekarri zizkien José Martiren oihartzuna eta grina iraultzaileei, baina ez ziren garaile atera asimetria armamentistikoa zela medio. Ideologia antiinperialista, internazionalista eta marxismo-leninismoari fidel, 1959ko urtarrilaren 1ean lortu zuen mugimenduak iraultza burutzea.

Kubak mende erdi baino gehiago darama herrialde inperialista eta kapitalistetatik doazkion era guztietako erasoei arrakastaz erantzuten. Bahía de Cochinoseko gertaeretatik gaur egun jasaten duen blokeoraino AEB eta aliatuek ez diote bakerik eman. Sobietar Batasuna erori zenetik burgesiak saldu nahi izan digun Fukuyamaren historiaren amaiera eta Tatcherrek baieztatzen zuen alternatibarik eza gezurtatzen ditu Kubak.

Egiteko beste modu bat posible dela mantentzen du aurten 60 urte bete dituen blokeoaren gainetik. COVID-19 pandemiarekin beste behin erakutsi du irlak bere konpromiso internazionalista mundu osoko txoko ezberdinetara medikamentu, txerto zein medikuak bidaliz. Blokeoak dakartzan galera sozial, ekonomiko eta politikoak nabarmenak dira, eta berau mantentzea AEBren hegemonia lortze saiakera eternoak baino ez du azaltzen. Blokeo ekonomiko honi intoxikazio eta difamazio kanpaina mediatikoak, inbasio saiakerak eta barne-politikan injerentzia ahaleginak gehitu behar zaizkio, besteak beste.

Hau horrela, kubatar herriaren borrokak munduko herrioi irakatsitakoagatik, iraultzaren txinparta zabaltzearren, sozialismoaren aldeko borrokan eroritakoengatik,

GORA KUBATAR IRAULTZA!

SIEMPRE ES 26!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen