Showcooking saioa egingo da 3. zapatuko azokan

0
213

Datorren astean, ekainaren 19an, izango da 3. zapatuko azoka, bertako produktuen azoka. Oraingo honetan, Showcooking saio bat egongo da Seber Altube plazan, Gipuzkoako turismoren eskutik, eta Debagoienako Mankomunitatea eta Debagaraia landa garapen elkartearekin elkarlanean. Arteagako sukaldaria arduratuko da bi errezeta zuzenean egiteaz. Ekitaldia 11: 30ean hasiko da eta lekua mugatua izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen