Arrasateko Morbor eta Arrasateko Gaztetxeak zine ziklo transmaribibolloa antolatu dute datozen hilabeteetarako. Hileko azken domekero arratsaldeko 18:00etan pelikula eta lagunarteko solasa egingo dute Arrasateko Gaztetxean.
Lehenengo filma gaur arratsaldean emitituko da. Zenbait newyorktar ‘Shortbus’ izeneko klub polisexual underground baten barruan eta kanpoan sexuaren eta maitasunaren sinesmen tragikomikoetatik nabigatzen ari dira. Sofia, orgasmorik izan ez duen terapeuta sexuala, urteak daramatza senarrarekin plantak egiten. Severine, menderatzailea, laguntzen saiatuko da, hainbat sexu-harreman lortuz. Bestalde, Sofiako bi pazientek, Jamesek eta Jamiek, hirugarren bat, Ceth, sexu-harremanean sartzea pentsatzen dute, baina Jamiek ez du erabaki. Denak Shortbusen daude, New York post 11-S-en ohikoa ez den leku batean, polisexoa, politika eta artea nahasten dituena.
Abenduak 26, 18:00etan ‘Yes we fuck’
Dibertsitate funtzionala duten pertsonen sexualitatea lantzen duen dokumentala, sexua guztion ondarea dela erakusten duten benetako sei istorioen bidez. Sexualitateak desgaitasuna duten pertsonen alde zer egin dezakeen ez ezik, dibertsitate funtzionalak giza sexualitateari zer ekar diezaiokeen ere aztertzen du.
Urtarrilak 30, 18:00etan ‘Silvana’
1986an Lituanian jaiotako Silvana Imam abeslari feminista suediarrari buruzko dokumentala. Hip hop abeslari gazteak bere aditz zorrotza erabiltzen du gaurko gizartean gertatzen diren hainbat mugimenduri ahotsa emateko, belaunaldi berri bat pertsonalizatuz
Otsailak 27, 18:00etan Pride
LGBTQ eskubide zibilen aldeko borroka kontatzen du.
Martxoak 27, 18:00-etan Ur handitan: Ez bitarrak+ laburmetraiak