Sheila Murillok margolanen erakusketa zabalik du Kajoi tabernan

0
1517

Arrasatear hau barnealdeetako “diseinuan trebatuta, bere sena sentsibilitate espazialak, ikusmen-orekak eta testuren indarrak gidatu dute”. Bere sorkuntzek “ikusmenarekin eta ukimenarekin arakatuak izatera gonbidatzen dute”. Erakusketa azaroaren 22ra arte izango da zabalik.

Lehen argazkia: SMD.

Sheila Murillo Dorronsorok, duela gutxi artean barneratu dela esan daitekeen arren, “giro armonikoak sortzeko” bere esperientziari esker, “praktika artistikoa margolan abstrakturantz zuzendu du”.

Bere lanetan askotariko materialak esploratzen ditu “igeltsuak, hareak eta pigmentu mineralak besteak beste, hauen bidez ikusmenarekin eta ukimenarekin arakatuak izatera gonbidatzen duten testurak sortuz”.

Pieza bakoitza “bakarra da, eta argiaren, konposizioaren eta kolorearen bidez barne-espazioetan integratzeko pentsatuta dago, izaera, sakontasuna eta baretasuna emanik”.

Sheilaren obrak “pertsonalizatuak dira, intentzio konkretu batekin sortuak: istorio bat kontatzea, leku bat gogora ekartzea, sentsazio bat harrapatzea”.

Bere etapa berri honetan ere barnealdeen “diseinuko bere ikuspegiak agerian jarraitzen du, dekoratu ez ezik, espaziorekin eta bertan bizi direnekin harremanetan dauden obren sorkuntzak gidatua”.

Erakusketa dagoeneko zabalik dago Herriko plazako taberna honetan, eta horrela izango da azaroaren 22ra arte.

Mondraberriren oharra: Albistearen lehen edizioan adierazi genuen erakusketa zabalik egongo dela abenduaren 22ra arte. Datu hori okerra zen, azaroaren 22ra arte egongo baita zabalik. Goiko testua zuzenduta dago. Barka tokiz kanpoko datua.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen