Senideek eta lagunek omenaldi hunkigarria egin diote Sheila Garciari

0
3983
Sheila Garcia

90 pertsona inguruk Udala auzoan omendu dute urtarrilaren 1ean hildako neska. Bere ahizpak zuhaixka bat landatu du bere oroimenez.

Argazkiak: familia eta lagunak

Senideek, lagunek eta gertuko beste pertsona batzuek hartu dute parte gaur eguerdian Udala auzoko ekitaldian.

Bertan, lore sorta bat eta neskaren argazkiak jarri dira. Hortaz gain, bere ahizpak zuhaixka bat landatu du arrasatear gaztearen oroimenez, eta kolore gorriko puxikak aireratu dira.

Uxarten egindako omenaldiaren ostean, bertaratutako pertsonek bazkarian parte hartu dute jatetxe berean. Ekitaldi hunkigarri eta gogoangarria.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen