2 saioko 3 tailer antolatu dira, seme-alaben adin tartearen arabera banatuak.
Arrasateko Udal Sexologia Zerbitzuak eta Prebentzio Zerbitzuak, 0-16 urteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta sexualitatearen inguruan 2 saioko 3 tailer antolatu dituzte, seme-alaben adin tartearen arabera.
Saioen helburua da seme-alabengana hobeto heltzeko erramintak eskaintzea gurasoei, baita sexualitateari dagokionean ere. “Gaur egun gazteek gero eta azkarrago esperimentatzen dutela esaten da, baina horrela al da? honen inguruan hitz egiteko aukera ere izango dugu. Oso normala da gai honen inguruan zalantzak edukitzea, askotan helduok ez dugulako holako heziketarik jaso. Saio hauetan, giro ziur eta erlaxatuan, zalantza horiek argituko ditugu Arrasateko Sexologia Zerbitzuko profesionalen eskutik” nabarmendu dute.
Honakoak dira 6 saioen ordutegiak, seme-alaben adin tarteen arabera banatuta:
- 0-5 urte: maiatzak 16 eta 23, 18:00etatik 19:30era Kulturateko Jokin Zaitegi gelan.
- 6-11 urte: maiatzak 2 eta 9, 18:00etatik 19:30era Kulturateko Jokin Zaitegi gelan.
- 12-16 urte: maiatzak 30 eta ekainak 6, 18:00etatik 19:30era Kulturateko Jokin Zaitegi gelan.
Izena emateko epea: hitzaldi bakoitzaren aurreko ostiralean amaituko da. Bi bide daude horretarako: udal web orrian, https://izenemateak.arrasate.eus, edota 943 25 20 00 telefonora deituz.




