Sestaon gertatutako erailketa matxista salatzeko bilkura egin da Herriko plazan

0
859

Arrasateko Emakumeon Mundu Martxa, Pottogorriak eta Arrasate bilgune Feministak deitu dute elkarretaratzea. Bi emakume erail ditu indarkeria matxistak 2021ean Euskal Herrian.

Bertan irakurritako testuan antolatzaileek azaldu dutenez “Euskal Herriko mugimendu feministatik ozen salatu nahi dugu biolentzia matxista eguneroko pandemia izaten dirauela gizarte honetan”. Eta eskaera bat egin dute “instituzioetako hitz hutsen atzean biolentziaren aurkako politika feminista errealak behar ditugu.”

Hona hemen bertan irakurritako testuaren bideoa:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen