‘Serious Business Band’ Herriko Plazan arituko da ostiralean Arrasate Blues agenda barruan

0
640

Ostirala 22:00etan Herriko Plazan ‘Serious Business Band’ taldeak kontzertua eskainiko du Arrasate Blues ekimenaren barruan. Serious Business 2015ean Zumaian sortutako musika proiektu bat da.

Taldea Aitor Badiola (gitarra elektrikoa, ahotsa), Maria Armendariz (baxu elektrikoa, koruak), Antxon Sarasua (teklatuak) eta Ander Zulaika (bateria, koruak) musikariek osatzen dute, laurak aurretik beste proiektu batzuetan arituak (Arima Beltza, Vanpopel, Asier Serrano, Makala Jazz Funk Band, TikTara).


Taldea hirukote eta laukote formatuan aritzen da, eta bluesa eta rocka taldearen musikaren oinarri diren arren, funka, R & B eta jazza bezalako estiloek ere lekua dute bere errepertorioan.


Serious Business Zarauzko laukoteak ‘The Last Port Sessions’ diskoa kaleratu zuen 2019an. Guztira, hamaika abesti berri zituzten eginak eta grabatzeko unea iritsi zenean, horietako zazpi aukeratu zituzten estudioan jasotzeko. “Gehien gustatzen zitzaizkigunak eta egokiak iruditzen zitzaizkigunak izan dira”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen