Herriko Plazan ‘Serious Business Band’ taldeak kontzertua eskaini du Arrasate Blues ekimenaren barruan. Serious Business 2015ean Zumaian sortutako musika proiektu bat da.
Arrasatearrek ederto pasa dute blues doinuekin eta plazako giroaz. Kontzertu hau ostiraleko programa itxi du.
Taldea Aitor Badiola (gitarra elektrikoa, ahotsa), Maria Armendariz (baxu elektrikoa, koruak), Antxon Sarasua (teklatuak) eta Ander Zulaika (bateria, koruak) musikariek osatzen dute, laurak aurretik beste proiektu batzuetan arituak (Arima Beltza, Vanpopel, Asier Serrano, Makala Jazz Funk Band, TikTara).