Arrakastatsua izan den lehendabiziko ‘Bizi Gara Gartza’ aste kulturalari amaiera eman diote gaur goizean. Ekitaldia biribiltzeko Sendabelarren ibilbidea egin dute. Ekoudalatxeko nesken laguntzarekin Garagartzako belarrak identifikatzen, zertarako diren eta lehortzeko tekniken berri izan dute auzotarrek.
Ondoren, vermutea antolatu dute txosnan, ‘andrak herri-kantak kantuen’ abestiekin girotuta.








