Seme-alaben sexualitateari buruzko hitzaldiak emango ditu Udalak

0
479

Kartela eta beheko testua: Arrasateko Udala.

Arrasateko Udal Sexologia Zerbitzuak gurasoei eta hezitzaileei zuzenduta, sexualitatearen inguruko 3 hitzaldi antolatu ditu martxorako.

  • Martxoak 3: ‘Gure seme-alaben sexualitateei arreta ematen’.
  • Martxoak 17: ‘Pornografia eta hezkuntza: Arazo global baterako gerturatze integrala’.
  • Martxoak 31: ‘Errespetutik haziz: Identitate sexuala eta familia’.

Hitzaldiak 17:30etik 19:00etara izango dira, Kulturateko Loramendi gelan. Eta Arrasateko Udal Sexologia Zerbitzuko sexologoak emango ditu.

Bestalde, oraindik zabalik dago gurasoentzako tailer hauetan izena emateko epea ere:

‘Guraso abileziak garatzeko trebakuntza praktikoa’ (6-11 urte)
‘Nerabezaroa, erronka bat norentzat?’ (12-16 urte)

Izen-ematea:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen