Seme-alaben emozioen kudeaketan laguntzeko hitzaldia egingo da

0
217

Arrasate Herri Eskolako Gurasoen Elkarteak antolatuta, datorren astelehenean izango da, Nekane Jacinto Baikarako hezitzailearen eskutik.

Beheko testua eta kartela: AHEGE / Goiko irudia: Bidelagun.

Datorren astelehenerako, maiatzaren 10erako, ‘Nola lagundu gure seme-alabei emozioak identifikatzen, ulertzen eta kudeatzen?’, ADIMEN EMOZIONALAren inguruko hitzaldia antolatu du Arrasate Herri Eskolako Guraso Elkarteak; Kulturateko Areto Nagusian, arratsaldeko 18:00etan. Hizlaria, Nekane Jacinto, Baikarako hezitzailea da. Eta sarrera librea da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen