Selekzioko atezainen entrenatzailea Imanol Etxeberria izango da

0
585

Euskal selekzioak Uruguayren aurka jokatuko du martxoaren 23an (larunbata) San Mamesen. Arrasateko Imanol Etxeberriak Mondran, Athleticen, Champions Leaguen,… jokatu zuen atezain gisa. Eta atezainen entrenatzaile bezala esperientzia dauka adibidez Manchester City klubean.

Argazkia: Luton Town Football Club.

Jagoba Arrasate izango dugu Selekzioaren entrenatzaile nagusia, eta Euskal Federazioak bere talde teknikoaren berri eman du.

Imanol Etxeberria Egañak bi denboraldi egin zituen Mondran, biak ala biak Hirugarren Mailan. Tartean, 1992/93an talde zuri-morearekin 2. B mailara igotzeko fasea jokatu zuen.

Cultural de Durangon eta Bilbao Athleticen trebatu ostean, Atlheticen Lehen Mailako taldearekin debuta egin zuen 1996/97an.

Bost denboraldi egin zituen bertan, guztira 140 partidu jokatuz, horietako 8 Champions Leaguen eta beste 4 UEFAn.

Rayo Vallecano, Cultural Leonesa eta Eibarren ere jokatu zuen, eta Euskal Selekzioarekin 4 partidu jokatu zituen.

Atezainen entrenatzaile bezala ere lan egin du, besteak beste, Athleticen eta Pep Guardiolaren Manchester Cityn.

Azpimarratzekoa da ere Arrasaten badagoela bere omenezko peña bat, Buenuena taberna-jatetxean egoitza duena. Aupa Imanol!

Selekzioaren partidurako sarrerak erosteko klikatu hemen

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen