Sei positibo berri atzeman dira Arrasaten

0
1527

Atzo beste sei Covid-19 kasu atzeman ziren Arrasaten. Aspaldiko daturik altuena herrian. Bergarak ere lau positibo atzeman ditu. Bailarako gainontzeko herriak hutsean daude.

Euskadik 510 kutsatze berri izan zituen atzo, eta gorakada handia izan zen Gipuzkoan; izan ere, 92 kutsatu gehiago izan dira, asteazkenean lurraldeak 72 kutsatu baitzituen. Bizkaian, berriz, 292 kasu berri erregistratu dira, 112 Araban eta 14 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonenak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen