Segurtasun, Osasun eta Ingurumen espezialista lanpostu egonkor bat eskaintzen da Arrasaten

0
499

Testua: Lanbide.

Segurtasuneko, osasuneko eta ingurumeneko programak garatzea eta mantentzea, enpresako araudiak eta estandarrak betetzen direla ziurtatzeko. Prebentzioaren kultura sustatzea, taldeekiko lankidetza garatuz eta segurtasun-, osasun- eta ingurumen-metriken (EH & S) jarraipena eta hobekuntza egitea, prestakuntza-, auditoretza- eta hobekuntza-ekimenak gidatuz. Kalitatea kudeatzeko sistema integratuarekin lankidetzan aritzea.

Ezinbestekoa: arlo teknikoko unibertsitate-titulua. Prebentzioko masterra, gutxienez 2 espezialitaterekin. Gutxienez 6 urteko esperientzia antzeko lanpostuan industria-ingurunean, ahal dela gailu medikoen sektorean. Segurtasuneko, osasuneko eta ingurumeneko araudi aplikagarria eta ahozko eta idatzizko ingeles (B2 gutxienez) ezagutzea.

Baloratzekoak: esperientzia gailu medikoen sektorean, ISO13485 kalitate-araudiari buruzko ezagutzak eta esperientzia industria-ingurune multinazionalean. Kontratu egonkorra, lanaldi partzial malgua. Lanean hasteko aurreikusitako data: urria 1. Lan-eskaintzaren kodea Lanbiden: 162021007063.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen