Hala egin du guardia zibilak gutxienez Arrasateko establezimendu batean orain gutxi. Denera, Gipuzkoan 5.983 jostailu konfiskatu dituzte, ustez “kontrabandoaren inguruko arau-hausteengatik”.
Guardia zibilek denera 15 establezimendutan gauzatu ditu konfiskazioak, ondorengo udalerrietan:
Arrasaten, Olaberrian, Eibarren, Donostian, Irunen, Lasarten, Oiartzunen, Eibarren, Azkoitian, Tolosan eta Zarautzen.
Era berean, inspekzio hauek azaroaren 25etik abenduaren 8ra egin zituzten, atzo guardia zibilak jakinarazi zuenez.
Antzemandako jolasak besteak beste “mahai-jokoak, animalia formako jostailuak, dardoak, peluxeak, zibak, helikoptero zein auto formako jostailuak, eta egurrezko zein aluminiozko beisbol bateak dira”.
15 establezimenduek ustez “ez dituzte bete legezko inportazioen baldintza legalak”. Guardia zibilaren hitzetan “kontrabandoaren inguruko arau-hausteak” izan dira.




