Kartela: Musakola Jai Batzordea. Argazkia: MB artxiboa.
Musakolako jaietan, euria zela eta, bertan behera geratu zen Scooter jaialdia. Jaialdia igande honetan, ekainak 4, ospatuko da Musakolako Skate Park-en, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, OMK indoor Riderren eskutik. Amateur mailako lehiaketa bat ere izango da. Parte hartu nahi dutenek bertan eman dezakete izena, egun berean (publiko guztientzat). Zozketak egongo dira parte-hartzaileentzat.
