Argazkia: MB artxiboa. Kartela: AKE.
Apurka-apurka normaltasuna bueltatzen ari da, eta itzuliko diren ekintzen artean, AKE elkarteak antolatutako padel eta tenis Santamas txapelketa dago. Txapelketako partiduak aste bukaeran jokatuko dira. Kopuruaren arabera, kontsolamendu txapelketa ere egongo da lehen kanporaketako galtzaileentzat.
Datak aurrerago erabakiko dira, izen emate kopuruaren arabera. Finalak abenduak 19an, igandean, jokatuko dira. Izena emateko korreo bat bidali behar da ake.padel@gmail.com edo ake.tenis@gmail.com helbidera hurrengo datuekin:
- Izen-abizenak
- Posta elektronikoa
- Telefono zbkia.
Izena emateko azken eguna azaroak 9, asteartea, izango da. 5€/pertsonako ordainketa kontu korrente honetan 3035 0047 10 0470075137 egin behar da.
