Garaian garaiko produktuek eskaintzen dituzten aukerez gozatzeko sukaldaritza ikastaro bat antolatu du Ekin Emakume Taldeak. Naiara Uriarte Remedios arrasatearra izango da kurtso honen dinamizatzailea eta dagoeneko izen ematea zabalik da.
Denera lau saio izango dira, maiatzak 5, ekainak 9, urriak 6 eta azaroak 10, denak asteartez, arratsaldeko 18:30ean hasi eta eta 20:30ak arte.
Bertan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete Ekinen Pablo Uranga 4 beheko egoitzan, 943798370 edo 651707936 telefono zenbakietan edo emakumeak@ekinemakumeak.eus helbide elektronikoan. Prezioa 60 eurotakoa da, 55 bazkideentzat.




