Sasoibideko lagunek San Baleriora egin dute irteera

0
542

Testua: Eli Alzola.

Gaur goizean SASOIBIDEk ostegunetako txangoei ekin die oporretako parentesiaren ostean. Gaurko txangoa zirkularra izan da San Baleriora.

Ohi bezala, elkargunea goizeko 10:00etan izan zen Garibain, eta Monterrorrerako martxa hasteko luzatze ariketa batzuk egin ondoren, Gernika pasealekua hartu Erguin aldera, eta 100 metro egin ondoren, eskuinera biratu pinudi batetik barrena eta 300 mt. Aurreraro, Meatzerrekara doan bidea hartu, eta zuzen jarraitu San Balerio baselizara iritsi arte.

Atseden pixka bat hartu eta istorioak kontatu ondoren, Bizcaya etorbidera bueltatu eta Etxaluzeko jubilatuen egoitzara heldu gara salda batekin indarrak berreskuratzeko.

Goiz ederra, ohiko giro ona eta datorren ostegunean Garagartzara izango den hurrengo irteeraren zain. Lerro hauetatik animatu jendea txango mota honetara joateko.


ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen