Sasoibideko lagunek Etxezarretako parkea bisitatu dute

0
519

Testua eta argazkiak: Eli Alzola.

Etxezarretako Parkera egindako bisitarekin hasi da Sasoibideko 2020/2021 ikasturtea. Eguraldi hotza, 8º eta euria izan arren, goizeko 10:00etan Biterin 19 lagun bildu gara, eta horien artean Naturtzaindia elkarteko Naiara Corcuera kide arrasatearra, eta bera izan da parkearen xehetasun zabalak eman dizkiguna. Aprobetxatu nahi dut Naiara zoriontzeko egin duen lan onagatik.

Jarraitutako ibilbidea bidegorritik igaro da Eroski ondoko biribilgunera arte, jarraitu autobidearen azpiko tuneletik, eta ezkerreko desbideraketa hau gurutzatzerakoan parkerako espaloira iristeko.

Etxezarretako parkea, zeinetan Sagastietxe baserriko hondakinak dauden. Nahiz eta leku hori izan bakanetakoa errekako landare naturalak dituena, hango zuhaitzek ematen diote Etxezarretako inguruari berezitasun hori, non ikusi diatezke hainbat sekuoia ehun urte baino gehiago dutenak, Atlasko zedroak, Lawson nekostak, araukariak, makal kanadarrak, gorostiak,etab. etab., zuhaitz barietate asko.

Behin Parkera iritsita, kanpoaldea soilik ikusi ahal izan genuen, goizean oso euria egin baitzuen, lokatza ugaritu egin zen eta eraikinaren aztarnak oso hondatuta daude eta sasiz eta sasiz estalita daude.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen