Sasoibideko lagunek eta Arizmendiko ikasleek Iturbide egoitza bisitatu dute

0
611

Arrasateko Pertsona Nagusien Astearen programaren baitan, solasaldi interesgarriak izan zituzten egoiliarrekin, eta bingoan jolasten aritu ziren.

Argazkiak: Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketa eta MB.

Arrasateko Pertsona Nagusien Astearen programaren baitan, Sasoibideko lagunek, Lanbide Heziketako Erizaintza Zaintza Osagarria ikasleekin batera, Iturbideko egoitza bisitatu zuten atzo. Solasaldi interesgarriak izan zituzten egoiliarrekin, eta bingoan jolasten aritu ziren. Arizmendi Ikastolatik azaldu dutenez, “esperientzia polita izan zen, errepikatzeko modukoa!¬†Lerro hauen bitartez eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Sasoibide eta Iturbide Egoitzari, eman ziguten aukeragatik.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen