Sasoibidek urtarrileko egitaraua aurkeztu du

0
291

Guztira lau data izango dira ostegunero goizeko 10.00etan

Sasoibideko antolatzaileek, behin eta oporrak pasatu direla, urtarrileko egitaraua aurkeztu diete arrasatearrei. Guztira lau data egongo dira hemendik eta hila bukatu harte. Lehenengoa 9an izango da eta Antoniña mea labaderoa izango du protagonista gisa. Bigarrena 16an izango da eta Garaia Parke Teknologikoa bisitatuko dute. Hirugarrena 23an izango da eta Makatzenako auzoan zehar eta laugarrena Aretxabaletako Urkulura jarriko dio begirada. Guztiak Biteri Platazik irtengo dira goizeko 10.00etan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen