Sasoibidek Lilatoia antolatu du gaur arratsaldean. Aste honetan, martxoaren 5ean, ostirala, egingo den Lilatoiak ordezkatuko du. Bilgunea Monterronen izan da arratsaldeko 17:00etan, eta 5 kilometroko ibilbidea izan da . Martxoaren 4aren saioa aprobetxatu zuten entrenamendua egiteko.
Ohi bezala, astero bi irteera egingo dituzte: asteazkenetan, 16:00etan, Biteri plazatik mendi ibilaldiak egingo dituzte; eta ostegunetan, 10:00etan, Biteri plazatik ere, hainbat leku bisitatuko dituzte. Oraingoan Edertek bisitatuko dute, Arrasatetik ibilaldia egingo dute, eta Zigarrolako balkoira igoko dira.