Argazkia: MB artxiboa.
Sasoibidek aurkeztu du azaroarako egitaraua. Lau irteera antolatu dituzte. Lehenengoa azaroaren 3an egin zuten Makatzenara, eta bertan GIKAIko ikasleekin egon ziren.
Bestalde, azaroaren 10ean Oñatira joango dira, azaroaren 17an Guggenheimera, eta azaroaren 24an bixi-bizi tailerra egingo dute Ferixalekuan. Gogoratu irteera guztiak goizeko 10:00etan izango direla Biteri plazatik, Oñatirako irteera izan ezik, Kontzentziñoko geltokian autobusa hartuko baitute goizeko 9:50ean.
Ohi bezala, azaroko asteazkenetan ere mendira egingo dira irteerak. Arratsaldeko 15:00etan aterako dira Biteri plazatik.
