Sasoibidek Intxorta eta Gatz Museoa bisitatuko ditu maiatzean

0
483

Argazkia: Sasoibide.

Sasoibide elkarteak maiatzerako prestatu duen programaren berri eman du. Programazio berri honetan, maiatzaren 19an Elgetan Intxorta bisitatzeko egingo duten irteera eta maiatzaren 26an Gatz Museora egingo duten bisita nabarmentzen dira. Bi irteera horietan parte hartzeko, aurretik izena eman beharko da. Ostegun honetan, maiatzaren 5ean, Arrasateko Balkoira igoko dira, eta maiatzaren 12an Arrasateko bira egingo dute. Irteera guztiak, ohi bezala, goizeko 10:00etan egingo dira Biteri plazatik. Asteazkenetako mendi irteerak ere mantentzen dira Biteri plazatik irtenda arratsaldeko 16:00etan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen