Argazkia: Eli Alzola / Kartela: Sasoibide.
Ekimen arrasatearrak aurrera jarraitzen du, Margari Gorrotxategi eta Lorea Iregik sustaturik. Horrela, ostegun goizetarako ibilbide urbanoak proposatzen ditu, goizeko 10:00etan Biteri plazan elkartuta: Abenduaren 3an Aretxabaletara, abenduaren 10ean Antoniñara eta 17an Garagartzara.
Hortaz gain, Sasoibide + ere planteatzen ditu, mendialdean ibilaldiak egiteko. Hartara hitzordua asteazkenetan izango da, arratsaldeko 15:00etan, Biteri plazatik abiatuta.
