Argazkia: MB artxiboa.
Sasoibidek gaur aurkeztu du urrirako egitaraua. Hiru irteera antolatu dituzte: urriaren 13an San Baleriora, urriaren 20an Garagartzara, eta urriaren 27an irteera berezia egingo dute, baina oraindik ez dute jakinarazi nora. Gogoratu irteera guztiak goizeko 10:00etan izango direla Biteri plazatik.
Ohi bezala, urriko asteazkenetan ere mendira egingo dira irteerak. Beti bezala arratsaldeko 16:00etan aterako dira Biteri plazatik.
