Sasoibidek hiru irteera antolatu ditu abendurako

0
525

Kartela: Sasoibide. Argazkia: MB artxiboa.

Sasoibidek hiru irteera antolatu ditu abendurako. Ohi denez ostegun goizean egingo dira hirurak. Abenduaren 7rako bi ibilbide antolatu dituzte, bata Olandiora eta bestea Miraballesera, goizeko 10:00etan Biteri plazan hasiko direnak. Abenduaren 14an Ollerias museoa ezagutzera joango dira. Autobusa goizeko 9:00etan irtengo da eta aurretik izena eman beharko da. Eta amaitzeko, abenduaren 21ean Donostiara joango da. Autobusa goizeko 9:40ean irtengo da Zalduspetik.

Abenduan irteerak mendira asteazkenetan egingo dira ere. Beti bezala arratsaldeko 15:00etan hasiko dira Biteri plazatik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen