Urtarrilaren 13an Aretxabaleta bisitatuko dute, 20an Bixi-Bizi tailerrean parte hartuko dute eta gainera Makatzena bisitatuko dute eta urtarrilaren 27an Zigarrolako balkoiraino igoko dira. Ohi bezala, txango guztiak goizeko 10:00etan aterako dira Biteri plazatik. Aurten ere asteazkenetan egiten diren mendi irteerak mantenduko dira. Arratsaldeko 15:00etan irtengo dira Biteri plazatik eta momentuan ibilbidea erabakitzen da.
