Argazkia: Sasoibide.
Sasoibide elkarteak egitarau laburra aurkeztu du apirilerako, bi astetan ez baitute inolako ekintzarik egingo. Oraingo honetan bi jarduera egingo dituzte: apirilaren 7an lehen laguntzako tailer bat eta apirilaren 28an San Prudentziorako irteera bat. Apirileko lehen eta azken astean ere mendirako irteerak egingo dira asteazkenetan arratsaldeko 16:00etan. Ekitaldi guztiak Biteri plazan hasiko dira, beti moduan.





