Sasoibidek azarorako egitarau zabala prestatu du, ibilaldi eta jarduera fisikoekin

0
2037

Sasoibide egitasmoak azaroan ere hainbat ibilaldi eta jarduera antolatu ditu, herritarrak naturaz gozatzera eta jarduera fisikoa egitera animatzeko. Hilabetean zehar, Sasoifit saioak, mendi-ibilaldiak eta bestelako proposamenak izango dira.

Egitaraua azaroaren 4an hasiko da, Ferixalekuan egingo den Sasoifit saioarekin. Hilaren 5ean, Atxabalpera joango dira Biterinetik abiatuta; 11n, berriz, Sasoifit saioa izango dute. Hilaren 12an Miraballesera egingo dute ibilaldia, eta 18an beste Sasoifit saio bat izango da, Oñatiko kilometroetako ibilbidearekin batera.

Hilaren 19an, Bixi Bizi tailerra eta paseoa egingo dituzte. 25ean, Sasoifit saioa eta Zabolainerako irteera izango dira; azkenik, 26an, Bergara eta Antzuola arteko ibilaldia egingo dute.

Horrez gain, hilaren 4an Barajuenera eta Aramaiora joateko irteera ere antolatu dute, eta 11n Amporretara. Jarduera bakoitzak bere ordutegia eta abiapuntua izango ditu; informazio guztia azaroko egitarauan dago jasota.

Informazio gehiagorako, Sasoibidearekin harremanetan jar daiteke sasoibidea@gmail.com helbidearen edo www.blogak.goiena.eus/sasoibide webgunearen bidez.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen