Sasoibidek azaroko egitaraua aurkeztu du. Ohikoa denez, ostegunero goizeko 10:00etan Biteri plazatik hasita hainbat irteera egingo dituzte. Ostegun honetan Arrasaten dauden hainbat adierazpen artistikoak ezagutuko dituzte.
Aurten, berritasun moduan, asteazken arratsaldeetan mendi irteerak egingo dira. Hauek ere Biteri plazan irtengo dira, baina arratsaldeko 15:00etan.
Asteazkeneko egitaraua:
2020-11-11 Lakre – harrobia
2020-11-18 Loo – Etxaldebarri
2020-11-25 «Zigarrolako balkoia»