Sasoibidek azarorako egitaraua aurkeztu du gaur. Oso aukera berezia da elkarte honetan egiten ari diren hainbat ekimen bertatik bertara ezagutzeko. Gesalibar edo Arrazola izango dira datozen asteetan bisitatuko diren tokietako batzuk. Beti bezala, hitzordua ostegunero izango da goizeko 10.00etan Biterin.

- Iturrigorriko irteerarako izena aurrez eman behar da
- sasoibide+, mendi aldera, ere martxan da jada; norabidea blogean ikusgai izango da, kartelean agertzeak konfusioa sor dezakeelako.
