Beheko testua eta argazkiak: Eli Alzola.
Ohi bezala, goizeko 10etan abiapuntua Biterin plazan izan da, eta 17 mendizale, beharrezko maskarekin hornituta, abiatu dira.

Ondorengo bira egin dugu: Biteritik Otalora, Aldai Parkea, Santa Marina, Obenerreka, Kiroldegia, Arruena Parkea, Gipuzkoa Erorbidea, Bidekurtzeta, Nafarroa Etorbidea, Zaldibar, Biteri Plaza.
Osasun egoera dela eta, denok joan gara maskara gainean eta 6 laguneko taldean.
Ibilbidearen bukaeran, Udalari proposamena egitea adostu dugu: kaleetan dauden eskultura zein elementu berezien izena edo jatorria jartzea, baita autorearena ere, ikusteko moduan.







